San Joan dantzen ikastaroa egingo dute

Ataria 2026ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 20ra arte eman daiteke izena. Ondoren erabakiko dute parte hartzaileek ikastaroa noiz egin.

Aurtengo San Joan bezperan, suaren bueltan jende gehiagok dantza egitea nahiko luke Asteasuko Udalak. Horretarako ikastaroa antolatu du. Jon Olano herritarrak emango du.

Izena ematen dutenen artean adostuko dute zein egunetan eman ikastaroa. Horretarako ondorengo formularioa bete beharko da. Asteazkenean, maiatzaren 20an bukatzen da izen ematea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!