Andoaingo Musika Bandak urtero bezala kontzertua emango du Asteasun. Igandean izango da, frontoian, 12:00etatik aurrera. Kontzertuaren aurretik, 11:30ean, herria girotzeko kalejira egingo dute musikariek.
Andoaingo Musika Bandaren eta Asteasuko Udalaren artean antolatu dute igandeko saioa.