Jaitsi dute Ximon eta hasi da festa Elizmendin

Ataria 2026ko maiatzaren 2a

Elizako kanpandorretik jaitsi da Ximon eta goxokiak partitu ditu herriko umeen artean. Gaur eta bihar ospatuko dituzte santakruzak Elizmendin.

Hasi dira Elizmendiko Santa Kruz festak. Arratsaldean elizako kanpandorretik jaitsi da Ximon. Txupinazoarekin batera, herriko trikitilariak ibili dira eta haur jolasak ere egin dituzte.

Eguna bukatzerako beste hainbat ekitaldi ere egingo dituzte Elizmendin:

  • 18:00. Nai malabarista ikuskizuna.
  • 19:30. Gauargi taldea.
  • Ondoren. Buruhandiak.
  • 20:30. Parrillada eskolako aterpean.
  • 23:00. Suzko zezena.
  • Ondoren. Erromeria Gauargi taldearekin.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!