Pilotasoro ekimena egin dute gaur Asteasun. Euskal Pilotako Euskadiko Federazioak eta Ikas Pilota ekimenak antolatuta, Asteasuko Udalarekin batera, Atarrabia eta Itsasukoak babestu dute ekimena. Hain zuzen, hiru herrien arteko topaketa egin dute gaur Usarrabi frontoian.
Goizen pilota eskolarekin hasi eta ondoren partidak jokatu dituzte, palaz eta eskuz, bai mutilek zein neskek. Partida guztiak 25 minutura jokatu dira, eta amaieran, Atarrabiako taldeak eskuratu ditu puntu gehien, 87; atzetik sailkatu dira Asteasu 76rekin, eta Itsasu 67rekin. Hurrengo asteburuetan Atarrabian eta Itsasun egingo dituzte topaketaren hurrengo jardunaldiak.
Hauek izan dira gaurko emaitzak:
- Palaz neskak: Atarrabia 27 - Itsasu 18
- Esku huska mutilak: Atarrabia 20 - Asteasu 11
- Palaz neskak: Itsasu 24 - Asteasu 22
- Esku huska mutilak: Atarrabia 24 - Itsasu 12
- Palaz neskak: Asteasu 26 - Atarrabia 19
- Esku huska mutilak: Itsasu 13 - Asteasu 17
Partida eta partida artean Julio Soto bertsolaria aritu da pilotariak animatzen, eta Hutsun txalaparta taldeak saioa eskaini du eguerdian kiroldegi atarian.