Maiatzaren 9an egingo dute Asteasuko Gazte Eguna

Ataria 2026ko apirilaren 28a

Olinpiadetarako eta bazkarirako maiatzaren 3a baino lehen eman beharko da izena galdetegi bat beteta. Txartelak maiatzaren 4an banatuko dituzte.

Hirugarren aldiz Gazte Eguna egingo dute Asteasun. Maiatzaren 9rako antolatu dute egitaraua eta horren barruan antolatzaileek iragarri dute gazte olinpiadak, bazkaria eta bazkalondoan sorpresak izango direla. Iluntze-gau parterako, elektrotxaranga eta DJa izango dira.

Bazkarian paella, postrea eta ogia emango dituzte, eta zortzi euro ordaindu beharko dira pertsonako. Horretarako, eta baita olinpiadetan izena emateko, honako estekan eman beharko da izena. Epea maiatzaren 3an bukatuko da.

Aurrez apuntatu direnei txartelak maiatzaren 4an banatuko zaizkie plazan. Momentu horretan egin beharko da ordainketa, eskudirutan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!