Santa Kruz jaiak Elizmendin
-
Maiatzak 2, larunbata
- 16:00. Txupinazoa eta Ximonen jaitsira. Herriko trikitilarien kalejira.
- Ondoren. Haur-jolasak.
- Bukaeran. Merienda.
- 16:30. Mus txapelketa herrikoia eskola zaharrean.
- 18:00. Nai malabarista ikuskizuna.
- 19:30. Gauargi taldea.
- Ondoren. Buruhandiak.
- 20:30. Parrillada eskolako aterpean.
- 23:00. Suzko zezena.
- Ondoren. Erromeria Gauargi taldearekin.
-
Maiatzak 3, igandea
- 10:30. Herri kirolak herriko haur eta gaztetxoentzat.
- 11:00. Meza Santa Krutz ermitan.
- Ondoren. Hamaiketakoa eta toka txapelketa.
- 17:00. Herri kirol erakustaldia. Aizkolariak. Nerea Arruti eta Oihana Fernandez de Barrena. Harri-jasotzaileak: Estefi Etxebeste eta Olaia Esnaola.
- Jarraian. Buruhandiak.
- Ondoren. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
- 19:00. Ximonen igoera. Jaien amaiera Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.
Parrillada eta txosna herrikoia antolatu dituzte Santa Kruz jaien alde. Larunbat iluntzean egingo duten parriladan, saiheskia, txorizo egosia, entsalada, pastak, poste gozoa, gazta eta menbrilloa eta kafea izango dira. Ardoa eta sagardoa emango dituzte kupeletik.
Joan nahi dutenek txartela eskuratu beharko dute aurrez: apirilaren 27, 28 eta 29an kultur etxean 17:00etatik 19:00etara; eta apirilaren 30ean udaletxeko arkupeetan 17:00etatik 20:00etara. Egunean bertan ez dute txartelik salduko.