Asteasuko Udalak jakinarazi du azkenaldian herrian hainbat arazo antzeman dituztela: zaborren kudeaketa oso desegokia, sua, ekintza desegokiak eta pintaketak. «Egoera hauek espazio publikoaren zaintzari eta elkarbizitzari kalte egiten diote», esan dute udal ordezkariek.
Aurrera begira jokabide horiek saihestea eskatu du udalak, bestela aurreratu du «beharrezko neurriak» hartuko dituztela. «Gogorazi nahi dugu espazio publikoa guztiona dela, eta guztion ardura dela behar bezala erabiltzea eta zaintzea. Zaborra behar bezala eta dagokion tokian birziklatzea, eta espazio komunak errespetuz erabiltzea ezinbestekoa da guztion onerako».
