Aiztondo Pilota Topaketako finalak Asteasun

Ataria 2026ko apirilaren 15a

27. Aiztondo Pilota Topaketako finalak jokatuko dira larunbatean Asteasuko Usarrabi pilotalekuan. Aiztondoko herrietako pilota taldeek antolatutako topaketa Aiztondoko herriek osatzen duten herrietako eta euren pilota taldeetan ari diren pilotariek jokatu dute.

Denera lau final jokatuko dira eta guztiak eskuz binaka izango dira. Aurrebenjamin mailan finalistak Arrastoa-Arroyo (Amasa-Villabona/Behar Zana) eta Sansiñena-Aranzabe (Alkiza/Alkiza) izango dira. Benjamin mailan Aburuza-Elola (Aduna/Txulobi) eta San Sebastian-Eizmendi (Alkiza/Alkiza). Alebin mailan Sansiñena-Agirrezabala (Alkiza/Alkiza) eta Queralt-Traore (Amasa-Villabona/Behar Zana). Azkenik, infantil mailan Urruzola-Lertxundi (Alkiza/Asteasu-Behar Zana) eta Ibarbia-Barriola (Zizurkil/Aduna-Ziotza/Txulobi) izango dira finalistak. 

Partidak 16:00etan hasiko dira, eta partiden amaieran parte hartzaile guztien artean zozketak izango dira. Giro ona ziurtatua egongo dela diote antolatzaileek. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!