Begiraleak behar dituzte udaleku irekietarako

Ataria 2026ko martxoaren 31

2017ko udalekuak Asteasun.

Apirilaren 17a da izen emateko azkeneko eguna.

Udaleku irekietan aritzeko begiraleak kontratatuko ditu udalak. Parte hartu  nahi dutenek apirilaren 17a baino lehen eman beharko dute izena, udaletxean edo liburutegian. Hautatuek, derrigorrez, ekainaren 5ean eta 6an antolatuko dituen aurre ikastaroetan parte hartu beharko dute. Deialdiaren oinarriak udaleko webgunean daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!