Zubeldia Albeniz anai-arreba amezketarrak nagusi IV. Anttine Trail proban

Ataria 2026ko otsailaren 21a

Gaur goizean jokatu da Iturriotzetik Herniorako krono igoera. 4 kilometroko lasterketa 67 parte hartzailek amaitu dute, horietatik zazpi emakumeak. Gizonezkoetan azkarrena Oier Zubeldia Albeniz izan da, 24.13ko denborarekin. Bigarrenari, Aitor Zunzunegi Tapia legorretarrari, minutu eta erdiko aldea atera dio amezketarrak. Emakumeetan Eider Zubeldia Albeniz izan da azkarrena Hernion, 31.16ko denborarekin. Bigarrena Leire Elola Izagirre tolosarra izan da, 31.45eko denborarekin.

Podium-a Oihan Sayarrek eta Irune Lertxundik osatu dute. Asteasuko azkarrenak Oneka Herrero eta Urko Arizeta izan dira.

Sailkapena pdf moduan ikusteko, egin klik hemen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!