Mendi bizikletako proba gaztetxoentzat Asteasun

Ataria 2026ko urtarrilaren 15a

Asteasuko MTB Eskolarteko Lasterketa izango da jokoan larunbatean 15:00etatik aurrera.

Elizmendi auzoan egingo da proba, Asteasuko Udalak, Aiztondo KEk eta Danena KEk antolatuta. Hiru mailatan parte hartuko dute gaztetxoek mendi bizikletarekin; txirrindulariak 2012 eta 2017 artean jaiotakoak izango dira.

15:00etan hasiko dira benjamin neskak, minutu bat beranduago aterako dira mutilak eta guztira hiru itzuli motz egingo dituzte. 15:20ean izango da alebin nesken txanda eta 15:40ean alebin mutilena; hiru itzuli ertain egingo dituzte. 16:00etan infantil neskak aterako dira eta 16:25ean infantil mutilak; horiek hiru itzuli luze egingo dituzte. Izen-ematea txirrindulari eskolen bitartez egiten ari dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!