Herri kirolak urtea agurtzeko

Ataria 2025eko abenduaren 31

Asteasuko pilotalekuan Urrezko Aizkora herri kirol txapelketa ari dira jokatzen. Beste hainbat ariketen artean 200 kiloko harri kubikoarekin marka ezartzeko erronka izan du Xabier Aranburu Guztak.

Urteko azken egunean Urrezko Aizkora herri kirol jaialdia ari dira egiten Asteasuko pilotalekuan. 17:00etan hasi da jardunaldia, eta bakarkako finalak jokatzen aritu dira. Egin beharrekoen artean 200 kiloko harri kubikoarekin marka ezartzeko erronka zuen Xabier Aranburu Guztak, eta baita lortu ere: bi minutuko tartean hiru aldiz jaso du harria. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!