Igandea iristeko gogoz

Ataria 2025eko abenduaren 19a

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa jokatuko da Asteasuko pilotalekuan, hilaren 21ean, 18:00etan. Herri kirol jaialdian, Estefania Etxebeste marka handi bat egiten saiatuko da, 150 kiloko harri errektangularra altxatuz.

Igor Duñabeitia Euskal Herriko Herri Kirol Federazioko presidenteak iganderako dena prest dagoela iragarri zuen atzo Asteasun. Alboan, Larraitz Alkorta Asteasuko alkatea zuen, eta berarentzat esker oneko hitzak izan zituen Duñabeitiak.

Harri handien lehian Jokin Eizmendi, Sergio Mielgo eta Gari Garmendia ariko dira. Marka handia egiteko asmoz, Estefania Etxebeste joango da. Iturengo harri jasotzaileak Idoia Etxeberriaren markara hurbildu nahi du, eta horretarako 150 kiloko harria jasotzen saiatuko da. Etxeberriak bakarrik gainditu du pisu hori, orain arteko markarik onenarekin, hau da, 163 kilorekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!