Munduko hamar kulturatatik dastatzeko aukera izan da Asteasun

Leyre Carrasco 2025eko azaroaren 9a

Kulturarteko Festa ari dira ospatzen Asteasun; goizean, azoka gastronomikoa egin dute eta, guztira, hamar herrialdetako janari eta edari postuak jarri dituzte plazaren bueltan.

Urteak dira hainbat jatorritako herritarren arteko ezagutza sustatu eta elkarbizitzarako eremu bat sortzeko lanean ari direla Mundu Bat Asteasun proiektuarekin. Lanketa horren barruan, urtero egiten duten Kulturarteko Festa ari dira ospatzen. Goizean, gastronomia azoka egin dute eta, guztira, hamar herrialdetako postuak jarri dituzte plazaren bueltan. Horiek izan dira Kolonbia, Portugal, Ekuador, Honduras, Maroko, Dominikar Errepublika, AEB, Nikaragua, Peru eta Brasil.

Herrialde horietako plater eta edari ezagun eta berezienak dastatzeko aukera izan dute azokara gerturatu diren herritarrek; eta ez dira gutxi izan. Haur zein heldu, adin guztietako herritarrak animatu dira kultur desberdinetako zaporeak dastatzera.

Azokaren ostean, dantzarako tartea izan da, eta bazkalostean, Fusion H musika taldearen saioa izan da. Kulturarteko festa bukatzeko, piñataren ordez, aurten, gozokiak banatu dituzte. Dena den, festak ez du gaur amaiera izango. Azaroaren 12an, asteazkenean, Muskerraren Bidea gunean Mundutik kanta eta kontu ikuskizun parte hartzailea egingo dute, 18:30ean, Maider Alcelay eta Igor Salaren eskutik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!