'Zerua lapurtu dute' ikuskizuna eskainiko dute Asteasun

Ataria 2025eko azaroaren 6a

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren ikuskizunerako asteasuarrek kultur etxean erosi ahal izango dituzte sarrerak.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lorek Zerua lapurtu dute ikuskizuna aurkeztuko dute Asteasuko pilotalekuan, azaroaren 30ean, 11:00etatik aurrera.

Herritarrentzako sarrerak salgai daude 8 euroan –bi urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu beharko–. Kultur etxean erosi daitezke sarrerak astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!