Herri baratzean libre dauden partzelak eskatzeko epea zabaldu dute

Ataria 2025eko azaroaren 6a

Azaroaren 28ra arte udaletxean egin beharko da eskabidea. Asteasun erroldatutakoek eskuratu ahal izango dute partzela.

Asteasun Herri Baratzeetan libre dauden partzelak eskuratzeko epea zabaldu dute. Azaroaren 28ra arte egin daitezke eskabideak udaletxean edo Asteasu.eus webgunean.

Baldintza batzuk bete beharko dituzte eskatzaileek: Asteasun erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea; udalarekin zergen ordainketan egunean egotea; eta ez izatea beste partzelarik ezta beste zigorrik ere aurretik. Erabiltzaileek 50 euroko fidantza jarri beharko dute eta urteko beste hainbesteko tasa ordaindu baratza erabiltzeagatik.

Herri Baratzak aisialdirako, ikaskuntzarako eta komunitatea sendotzeko guneak direla aipatu du Asteasuko Udalak eta esan du aukera paregabea dela bertan hazitako produktuez gozatzeko, ingurua zaintzeko eta herritarrekin esperientzia partekatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!