Asteasu bihar 2040 prozesua abiatu dute udazken honetan. Aurki aldatu beharko du Plan Orokorra Asteasuk eta horren aurretik aurre-lanketa bat egin nahi dute herrian aurrera begirako oinarriak elkarrekin ezartzeko.
Udazken honetarako hainbat saio iragarri dituzte. Azaroaren 18an egingo dute lehenengoa, baina aurretik ondorengo galdetegia betetzea eskatu dute udaletik. Urriaren 31 baino lehen erantzun beharko zaio galdetegiari.
Zehaztu dituzte herritarren parte hartzerako saioen datak. Guztiak egingo dira udaletxean 18:30etik 20:00etara:
- Azaroak 18, asteartea: Diagnostiko partekatua eta erronka kolektiboak zehazta
- Abenduak 10, asteazkena: Etxebizitza. Zerbitzu publikoak. Kaleak, plazak eta parkeak.
- Abenduak 17, asteazkena: Garraioa. Garapen ekonomikoa. Landa eremua eta natura.