Julen Lopetegik zuzentzen duen Qatarreko selekzioa, Munduko Txapelketara

Ataria 2025eko urriaren 15a

Lehen aldiz lortu du Qatarko selekzioak futboleko Munduko Txapelketara sailkatzea. 2022ko txapelketa Qatarren bertan jokatu zenez, ez zuen sailkatu beharrik izan.

Julen Lopetegi futbol entrenatzaile asteasuarrak beste lorpen bat bete du bere kirol ibilbidean. Oraingoan, Qatarreko futbol selekzioarekin. Futboleko 2026ko Munduko Txapelketan izango da Qatar, eta lehenengo aldiz sailkapen fase baten bidez izan da. AEB, Kanada eta Mexikon jokatuko da Munduko Txapelketa. Qatarrek 2-1 irabazi zion Arabiar Emirerri Batuetako selekzioari. Hori horrela, Qatar Asiako A Taldeko buru izan da lau punturekin.

Maiatzean izendatu zuten Lopetegi Qatarko futbol selekzioko hautatzaile. 2027 urtera arte sinatu zuen hitzarmena. Sailkapena lortu ondoren, Lopetegik azaldu zuen «zerbait historikoa» lortu dutela, eta «berarengan sinistu» duten guztiei eskertu zien.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!