Datorren urteko egutegirako argazkiak jasoko dituzte

Ataria 2025eko urriaren 13a

Urriaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira proposamenak kultura@asteasu.eus helbidean. Errigorako saski bat zozkatuko da parte hartzaileen artean.

Asteasuko Udalak 2026ko egutegia osatzeko argazkiak behar ditu. Proposamenak bidali ahal izango dira urriaren 24aren aurretik WeTransfer bidez kultura@asteasu.eus helbidera. Aurkeztutako argazkien egileen artean Errigorako saski bat zozkatuko da.

Argazkiak asteasuarrek Asteasun ateratakoak izan beharko dute. Egile bakoitzak gehienez 12 argazki aurkeztu ahal izango ditu, horizontalean eta JPG formatuan. Argazki bakoitzak urteko hilabete bati lotua eta Asteasuko txoko batekoa izan beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!