Frontoia itxi dute frontoia desegoki erabiltzen dutelako

Ataria 2025eko irailaren 16a

Astebetez itxi dute pilotalekua eta erabakiarekin erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du udalak.

Irailaren 11tik 18ra Asteasuko Usarrabi frontoia itxita dago. Udalak erabakia hartu du ikusita pilotalekua ez dela behar bezala zaintzen. «Zaborra ez da jasotzen eta zenbait gauza puskatu eta erre egiten dira». Kirola egin eta elkargune gisa erabiltzeko asteko egun guztietan egoten da frontoia zabalik.

Udalak jakinarazi du erabiltzaile askori frontoia zaindu beharraren garrantziaz ohartarazi zaiela behin baino gehiagotan, baina erabiltzaile horiek ez dutela orain arte jaramonik egin. Pilotalekuaren erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi du udalak erabakiarekin. Ostegunera arte itxita egongo da frontoia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!