TEK Asteasun izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2025eko uztailaren 15a

Uztailaren 31ra arteko epea izango da izen emateko. Webgune ofizialean edota udaletxean izango dute herritarrek informazio gehiago.

TEK Asteasu Tokiko Energia Komunitateak berriro ireki du izena emateko epea, eta udalerriko biztanleei aukera eman die energia komunitate «berritzaile, jasangarri eta kolektibo» batekin bat egiteko. Izena emateko azken eguna uztailaren 31 izango da.

Udal eraikinetan dauden eguzki instalazio fotovoltaikoei esker, bazkideek energia % 100 berriztagarria eta tokikoa baliatu ahal izango dute, betiere instalazio horietatik 2 kilometroko erradioan badago euren etxebizitza edo komertzioa. Komunitatean parte hartzeko, ez da beharrezkoa inolako obrarik egitea, eta gainera, erabat doakoa da, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako eta bermatutako proiektua baita.

«Gero eta pertsona gehiago ari dira autokontsumo kolektiboko eredu honetaz gozatzen, faktura elektrikoa murriztuz eta trantsizio energetikoari aktiboki lagunduz, tokiko proiektu bati esker», esan dute arduradunek. TEK Asteasuk energia garbia kontsumitzeko modu erraza eskaintzen du, udalerrian bertan sortua eta komunitateak kudeatua. Asteasun bizi eta ekimen honekin bat egin nahi duenak, izena eman dezake edo informazio gehiago eskatu uztailaren 31a baino lehen, webgune ofizialaren bidez edo zuzenean udaletxera joanda. 900 859 695 telefono zenbakian izango dute interesdunek informazio zabalagoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!