Lamiategi 4 pareko errepidea moztuko dute

Ataria 2025eko uztailaren 8a

Errepide zati hori moztuta egongo da uztailaren 21era arte, bertan konponketak egin ditzaten. Frontoi ondoko aparkalekua ez da erabilgarri egongo.

Lamiategi kaleko 4. zenbakiaren pareko errepidean izan diren hondoratzeak konpontzeko bi zubien arteko tartea bi astez moztuko dute Asteasun. Lanak uztailaren 21ean amaituko direla aurreikusi dute arduradunek.

Epe horretan frontoi ondoko aparkalekuak eta karga elektrikoko puntuak ez dira erabilgarri egongo; udalak barkamenak eskatu ditu sor daitezkeen eragozpenengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!