Santa Marinaren omenez, Santamaña elkarteak, Goiballarako bizilagunek eta festa batzordeak jaiak antolatu dituzte Asteasun, uztailaren 11tik 20ra. Mus txapelketarekin hasiko da egitaraua eta uztailaren 13an, igandean, Santamañako XXIII. Kros Igoera egingo dute. Bigarren asteburuan, uztailaren 18tik 20ra, herri kirolak, bertsolariak eta trikitilariak izango dira protagonista.
Santamañako XXIII. Kros Igoera igandean hasiko da 10:30ean. Parte hartzaileek zazpi kilometroko ibilbidea osatu beharko dute: herrian zehar bi itzuli egingo dituzte eta amaieran Santañamako igoera gainditu beharko dute, hain zuzen lasterketari berezitasuna ematen diona. Aurten zirkuitua zeharkatzen duen bide zati baten egoera txarra dela eta, ibilbide originalean aldaketa txiki bat egongo da.
Parte hartu nahi dutenek Rockthesport.com webgunean eman beharko dute izena. Plaza mugatuak dira, 110 pertsonak parte hartuko dute, beraz, antolatzaileek lehenbailehen izena ematea eskatu dute. Lehenengo emakumezko eta gizonezkoek saria jasoko dute: lehenengoak 120 euro; bigarrengoak 90 euro; eta hirugarrengoak, berriz, 60 euro.
Santamañako festak 2025
- Uztailak 11, ostirala
- 22:00. Santamañako XXVIII. Mus Txapelketa.
- Uztailak 13, igandea
- 10:30. Santamañako XXIII. Kros Igoera.
- Uztailak 18, ostirala
- 11:00. Meza Nagusia.
- Ondoren. Hamaiketakoa.
- 13:00. Txupinazoa.
- Jarraian. Herri kirolak, auzotarrekin.
- Ondoren. Irazu eta Peñagarikano bertsolariak eta Izer, Alabier eta Laja II trikitilariak.
- 17:30. Kalejira.
- Gauean. Izer eta Alabier.
- Uztailak 19, larunbata
- 12:00. Haur jolasak.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 19:00. Bertso saioa Andoni Rekondo, Iban Gorriti Beltza eta Aritz Hernandez Larrumekin. Oibar Olano gai-jartzaile lanetan.
- Arratsaldean eta gauean. Ostolaza eta Larrañaga trikitilariak.
- Uztailak 20, igandea
- 11:00. Meza nagusia.
- Jarraian. Toka txapelketa.
- Ondoren. Trikitilariak Laja II eta Lutxurdio.
- 17:30. Gazteen harri-tira saioa.
- Arratsaldean eta gauean. Laja II eta Lutxurdo trikitilariak. Ondoren. Trapazuloren jaitsiera.