Asteasuko jaiak 2025

Erretiratuak protagonista, jaien azken egunean

Endika Apalategi Labayen 2025eko ekainaren 30a

50 erretiratu inguru bildu dira bazkaltzeko, Iturriondo jatetxean.

San Pedro jaien azken egunean, erretiratuen eguna ari dira ospatzen. Eguerdian herri kirol jaialdiarekin eman diote hasiera jaietako azken egunari, eta ondoren, erretiratuak Iturriondo jatetxean elkartu dira bazkaltzeko. Bazkalostea girotzeaz Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariak arduratuko dira, eta jaiei amaiera, 18:30ean trikitixa eta pandero ikasleek egingo duten musika emanaldiarekin emango zaio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!