Asteasuko jaiak 2025

Elektrotxarangak girotu du eguerdia

Ataria 2025eko ekainaren 27a

Txupinazoren biharamunean kuadrillek dute protagonismoa San Pedro jaietan. Bazkarian herritar ugari elkartuko dira, eta ondoren erromeria izango dute.

Kuadrilla eguna da gaur Asteasuko San Pedro jaien barruan. Goizean, futbitoa, zumba edota konkis txikia izan dituzte, eta ondoren, herriko elektrotxarangaren doinuek alaitu dituzte Asteasuko kaleak. Kuadrillen arteko bazkariaren ostean, festa giroak jarraituko du Elektrotxufla elektrotxarangarekin, eta gauean Erromeria izango da Laket taldearekin, eta goizaldera DJ Fifi eta Fefa arduratuko dira musika jartzeaz.

Egitaraua

  • Ekainak 27, ostirala
      • Kuadrilla Eguna
    • 11:00. Herriko haurren futbito txapelketa eskolan.
    • Ondoren. Zumba saioa.
    • 11:30. Herriko DBHko gazteentzako Konkis txikia.
    • 13:00. Herriko elektrotxaranga. 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria.
    • 14:30. Herriko DNHko gazteen bazkari autogestionatua.
    • Ondoren. Bingo musikatua.
    • 19:00. Elektrotxufla elektrotxaranga.
    • 23:00. Erromeria Laket taldearekin.
    • Bukatzeko. DJ Fifi eta Fefa.
  • Ekainak 28, larunbata
      • Haurren Eguna
    • 10:00. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak. Marrazkiak, xakea, krosa...
    • 11:30-13:30. Puzgarriak eta jokoak.
    • 13:30. Haurren bazkaria.
    • 14:30-16:30. Puzgarriak eta jokoak.
    • 18:30. Sagardo dastaketa eta patata tortilla txapelketa.
    • 19:00. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa.
    • 20:30. Barrikote morea emakume taldeak eta herriko gazteek antolatuta.
    • 22:00. Suzko zezena.
    • 23:00. Kontzertuak: Gorroto Bala ! eta Xiberoots. Bukatzeko. DJ Euzkolabel.
  • Ekainak 29, igandea
      • San Pedro Eguna
    • 10:00. Diana.
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Dantza-soka, esku pilota partidak eta hamaiketakoa.
    • 17:30. Kalejira. Herriko trikitilariak, txistulariak, Usarrabi abesbatza, buruhandiak eta erraldoiak.
    • 19:00. Bertso saioa. Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Onintza Enbeita eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
    • 23:00. erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.
  • Ekainak 30, astelehena
      • Jubilatuen Eguna.
    • 12:00. Herri kirol jaialdia.
    • 13:30. Jubilatuen bazkaria. Bazkalostea. Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariek girotua.
    • 18:30. Trikitixa eta pandero ikasleen musika emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!