Asteasuko jaiak 2025

Lagunarteko lehian probatu dira asteasuarrak

Ataria 2025eko ekainaren 26a

Asteasuko San Pedro festen barruan, herriko belazeetan lagunarteko lehia egin dute herritarrek. Herri kirol proba ezberdinak egin dituzte lau taldetan banatuta.

Lagunarteko herri kirol lehia egin dute asteasuarrek gaur txupinazo aurreko garaian. Lau taldetan banatuta jardun dute eta, txandaka, hainbat kirol probatan aritu dira.

Besteak beste, segan, txingatan, zaku karreran, koskolak biltzen eta korrika aritu dira. Talde gorria izan da denetan azkarrena eta partaideek ardo botilak eraman dituzte opari. Bigarren taldeak, zuriz parte hartu duenak, Patxine tabernan bi lagunentzako hamaiketakoa irabazi du.

Talde argazkia eginez amaitu dute saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!