Asteasuko jaiak 2025

2025eko Asteasuko San Pedro jaien egitaraua

Ataria 2025eko ekainaren 25a

Ekainaren 25etik 30era ospatuko dira jaiak. Ostegunean botako dute txupinazoa, ostiralean izango da Kuadrillen eguna, larunbatean umeena eta, San Pedro egunaren biharamunean, astelehenean, erretiratuen eguna izango dute.

JAI EGITARAUA

  • Ekainak 25, asteazkena
    • 18:00. Txosna herrikoia prestatzeko azken lanak.
    • 21:00. Txintxon eta mus txapelketak.
  • Ekainak 26, osteguna
    • 18:00. Lagunarteko Herri Kirol Lehia.
    • 20:00. Txupinazoa Pili Legarraren eskutik eta Sorginaren jaitsiera. Kalejira buruhandi, erraldoi eta herriko txistulariekin.
    • 21:00. Herri afaria.
    • Ondoren. Laskotxaranga. Bukatzeko. Karaokea gazteen eskutik.
  • Ekainak 27, ostirala
      • Kuadrilla Eguna
    • 11:00. Herriko haurren futbito txapelketa eskolan.
    • Ondoren. Zumba saioa.
    • 11:30. Herriko DBHko gazteentzako Konkis txikia.
    • 13:00. Herriko elektrotxaranga. 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria.
    • 14:30. Herriko DNHko gazteen bazkari autogestionatua.
    • Ondoren. Bingo musikatua.
    • 19:00. Elektrotxufla elektrotxaranga.
    • 23:00. Erromeria Laket taldearekin.
    • Bukatzeko. DJ Fifi eta Fefa.
  • Ekainak 28, larunbata
      • Haurren Eguna
    • 10:00. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak. Marrazkiak, xakea, krosa...
    • 11:30-13:30. Puzgarriak eta jokoak.
    • 13:30. Haurren bazkaria.
    • 14:30-16:30. Puzgarriak eta jokoak.
    • 18:30. Sagardo dastaketa eta patata tortilla txapelketa.
    • 19:00. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa.
    • 20:30. Barrikote morea emakume taldeak eta herriko gazteek antolatuta.
    • 22:00. Suzko zezena.
    • 23:00. Kontzertuak: Gorroto Bala ! eta Xiberoots. Bukatzeko. DJ Euzkolabel.
  • Ekainak 29, igandea
      • San Pedro Eguna
    • 10:00. Diana.
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Dantza-soka, esku pilota partidak eta hamaiketakoa.
    • 17:30. Kalejira. Herriko trikitilariak, txistulariak, Usarrabi abesbatza, buruhandiak eta erraldoiak.
    • 19:00. Bertso saioa. Unai Mendizabal, Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu, Onintza Enbeita eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
    • 23:00. erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilariekin.
  • Ekainak 30, astelehena
      • Jubilatuen Eguna.
    • 12:00. Herri kirol jaialdia.
    • 13:30. Jubilatuen bazkaria. Bazkalostea. Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariek girotua.
    • 18:30. Trikitixa eta pandero ikasleen musika emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!