Arabako Badaiotz herri kirol taldeak hartu du plaza

Leyre Carrasco 2025eko maiatzaren 4a

Giro ederrean ari dira ospatzen Asteasuko Elizmendi auzoko Santa Krutz jaietako azken eguna, eta urtero bezala herri kirolek ere tartea izan dute egitarauan.

Arabako Badaiotz herri kirol taldea izan da gaurko protagonista Elizmendiko jaietan. Egin beharreko lanen artean trontzan, txingatan edota harria jasotzen aritu dira, besteak beste. Adin guztietako herritarrak bildu dira plazaran bueltan kirolariak animatzeko. Ondoren, buruhandiek hartu dute auzoa, Elizgoien ahizpak trikitilariak girotu bitartean. Egunarekin amaitzeko eta festak agurtzeko Ximonen igoera egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!