Festa giroa Elizmendin

Ataria 2025eko maiatzaren 3a

Asteasuko auzoan santakrutzak ospatzen ari dira; ohiko moduan, Ximonen jaitsierarekin hasi dituzte festak.

Asteasuko Elizmendi auzoan Santa Kruz jaietan murgildu dira. Betiko moduan, Ximonen jaitsierarekin batera eman diete jaiei hasiera, eta orduan piztu da festa. Kanpandorretik erortzen ziren gozokiak jasotzen ederki igaro dute gaztetxoek, eta ondoren, herriko trikitilariekin kalejira egin dute auzoan zehar, Ximon ere bertan zela.

Gaztetxo nahiz helduentzako jarduerak prestatu dituzte arratsalderako, haurrentzako jolasak eta mahai-tenisa izango baita, eta helduentzat, mus txapelketa. Slackilen ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango da, elizaren kanpandorrean ariko direlarik oreka mantentzen, Oreka Tolosako kideak. Musikaren tartea izango da ondoren, eta parrilladaren ostean suzko zezena eta erromeriaz gozatu ahalko da.

Bihar izango dute jaiek bigarren eta azken eguna.

  • Maiatzak 3, larunbata
    • 16:00. Txupinazoa eta Ximonen jaitsiera. Herriko trikitilarien kalejira. Ondoren. Haur jolasak. Bukaeran merienda.
    • 16:30. LH5etik gorakoentzat mahai-tenis txapelketa.
    • 16:30. Mus txapelketa herrikoia eskola zaharrean.
    • 18:00. Slackline ikuskizuna Oreka Tolosakoen eskutik.
    • 19:30. Gauargi taldea. Tartean buruhandiak.
    • 20:30. Parrillada eskolako aterpena.
    • 23:00. Suzko zezena. Ondoren. Erromeria Gauargi taldearekin.

 

  • Maiatzak 4, igandea
    • 11:00. Herri kirolak herriko haur eta gaztetxoentzat.
    • 11:00. Meza Santa Kruz ermitan. Ondoren. Hamaiketakoa. Toka txapelketa.
    • 17:00. Herri kirol erakustaldia. Arabako Badaiotz herri kirol taldearen eskutik. Ondoren. Buruhandiak. Segidan. Trikitilariak: Elizgoien ahizpak.
    • 19:00. Ximonen igoera. Ondoren. Jaien amaiera Elizagoien ahizpekin. Eguraldi txarrarekin eskolako aterpean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!