Julen Lopetegi, Qatarko futbol hautatzaile berria

Ataria 2025eko maiatzaren 1a

Entrenatzaile asteasuarrak 2027 arte sinatu du hitzarmena.

Julen Lopetegi Qatarko futbol hautatzailea da. Gaur argitaratu du albistea Qatarko Futbol Federazioak, eta azaldu du entrenatzaile asteasuarra 2027 arte ariko dela Qatarko selekzioaren buru. Lopetegik Luis Garcia ordezkatu du postuan.

Qatar datorren urteko Munduko Futbol Txapelketarako sailkatze fasean dago, eta Lopetegiren helburua hori berea izango da, Qatar Munduko Txapelketa horretan izatea. Bere debuteko partida ekainaren 5ean izango da, Qatar eta Iran arteko neurketan, Al Sadd Club’s Jassim Bin Hamad estadioan. Bigarrena etxetik kanpo jokatuko dute, Uzbekistanen aurka, ekainaren 10ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!