Haur eta familientzako jolasekin hasi dute Gazte Eguna

Ataria 2025eko apirilaren 26a

II. Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur Asteasun. Iazko arrakasta ikusita aurten berriro errepikatzea erabaki dute. Goizean haur eta familientzako jolasak egin dituzte frontoian.

Gaur Gazte Eguna da Asteasun. Bigarren urtez jarraian herriko gazteak aritu dira gaurko egitaraua antolatzen. Urtean zehar, udalarekin elkarlanean hainbat ekimenetan parte hartzeaz gainera, urtean zehar gazteek hainbat hitzordu antolatzen dituzte herri giroa sustatzeko. Horietako egun bat da gaurkoa.

Eguraldi txarrarengatik plazan egin asmo zituzten jolasak Usarrabi frontoira aldatu dituzte eta bertan egin dituzte haur eta familientzako jolasak. Ekitaldi gehienak aterpean egingo dituztela jakinarazi dute gazteek, besteak beste, bazkaria. Paellak prestatzen aritu dira gazteak goizean goizetik.

Goizaldera arte luzatuko da festa Asteasun:

  • Bazkalostean. Bingo musikatua
  • 18:30 - 20:30. Zutik elektrotxaranga
  • 23:00. Dj Mtralla  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!