Asteasun Gazte Eguna egingo dute bigarrengoz

Ataria 2025eko apirilaren 25a

Larunbaterako egun osoko egitaraua prestatu dute gazteek euren eguna ospatzeko.

Mugitu, gozatu, bizi lelopean egingo dute bigarren Gazte Eguna Asteasun. Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako, apirilaren 26rako.

Honako egitaraua prestatu dute larunbaterako:

  • 11:00. Familia edo lagun arteko jolasak.
  • 14:00. Bazkaria (Eguraldiaren arabera frontoian edo plazan. Txartelak egunean bertan erosi ahalko dira)
  • Ondoren. Bingo musikatua
  • 18:30 - 20:30. Zutik elektrotxaranga
  • 23:00. Dj Mtralla  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!