Palestinaren aldeko aldarria

Ataria 2025eko martxoaren 24a

Asteasun «urgentziazko elkarretaratzea» egin dute gaur arratsaldean, Israel Palestinan egiten ari dena salatzeko.

Joan den astean Israelek Gazararen aurkako erasoak berrabiarazi eta, gau bakar batean,430 zibil palestinar erail zituen, % 65 haurrak. «Ezin gara isilik geratu. Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabak ere badira», esan dute kontzentrazioen deitzaileek. Hori irudikatzeko zapatilak jarri dituzte lurrean, hildako haurrak gogoan. Asteasuko Pello Errota eskolako sarreran egin duten protesta ekitaldi horietako bat izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!