Axier Artola eta Leire Elola izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2025eko martxoaren 16a

Guztira 91 parte hartzaile izan dira III. Anttine Trail kronoigoeran, eta Axier Artola eta Leire Elola izan dira denbora onenak egin dituztenak.

Aurten eguraldia alde izan dute III. Anttine Trail kronoigoeran, eta hala egin dute goizean Iturriotz baserritik Hernioko gurutzeraino. Iaz bezala, Axier Artola amezketarra izan da gizonezkoetan denbora onena egiten, 25.44 markatuz. Aurten, ordea, iaz baino minutu bat eta 21 segundo gehiago behar izan ditu gurutzeraino iristeko. Bigarren korrikalaria izan da Oier Etxeberria, 26.25eko denborarekin, eta hirugarren Aner Arozena izan da, 26.32ko denborarekin.

Emakumezkoetan, berriz, Leire Elola tolosarra izan da irabazlea, 32.36ko denborarekin. Elolak atzetik izan du iazko irabazlea izan zen Ane Iturria bidaniarra (33.23), eta hirugarren postua Yashira Navas tolosarrarentzat izan da (35.19).

Gizonezkoetan, lehen asteasuarra Lander Aizpurua izan da, seigarren sailkatua orokorrean (28.00), eta emakumezkoetan Maialen Otegi, zortzigarren sailkatua orokorrean (38.31).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!