Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketako partidak larunbatean, Asteasun

Ataria 2025eko martxoaren 12a

Iazko txapelketako finala irabazi zuen Aingeru Senperena goiaztarrak (eskuinean).

Otsailetik martxan da Gipuzkoako Pilota Egokituko XV. Txapelketa. Larunbatean hirugarren jardunaldiaren txanda izango da eta baita adimen urritasuna duten pilotarien buruz buruko finala ere.

Gipuzkoako Pilota Egokituko XV. Txapelketako hirugarren jardunaldia hartuko du Usarrabi pilotalekuak larunbatean. Binakako txapelketako gomazko paleta gurbildun aulkian jokatuko dute lehenik eta bertan ariko da Aingeru Senperena goiaztarra. Ondoren, adimen urritasuneko buruz buruko finala izango da. Jardunaldia 10:00etan hasiko da eta 14:00ak arte luzatuko dela aurreikusi dute.

Partidak:

  • Josu Arratibel-Jon Alzuguren
  • Joseba Lasa eta Asier Navaridas Vs. Leire Troitiño-German Elkoro
  • Haritz Lertxundi-Hodei Asteasu
  • Manuel Quesada-Beñat Lizaso Vs. Aingeru Senperena-Mikel Merino
  • Lehen partidako galtzailea Vs. hirugarren partidako galtzailea
  • Joseba Lasa-Asier Navaridas Vs. Aingeru Senperena-Mikel Merino
  • Lehen partidako irabazlea Vs. hirugarren partida irabazlea
  • Manuel Quesada-Beñat Lizaso Vs. Leire Troitiño-German Elkoro
  • Iraitz Huegun-Eneko Sagarmendi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!