Eski irteera egingo dute Candanchura

Ataria 2025eko otsailaren 7a

Martxoaren 22an egingo dute irteera Zizurkil, Asteasu eta Adunako 9 eta 20 urte arteko gazteek.

Asteasuko Udalak, Zizurkilgoak eta Adunakoak, Zizurkilgo Gaztezulorekin eta Gaztematikarekin elkarlanean eski irteera antolatu du Candanchura. Martxoaren 22an izango da eta 9 eta 20 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute. 25 laguneko autobusa betetzen ez bada, irteera ez da egingo.

Autobusa, forfaita eta irakasleen azalpenengatik 40 euro ordaindu beharko ditu Zizurkilen, Adunan edo Asteasun erroldatuta dagoenak; eta beste herrietan erroldatutakoek, berriz, 65 euro ordaindu beharko dituzte. Materiala alokatzea 18 euro kostako da, baina norberak bere materiala eramateko aukera izango du.

Hiru herrietako udaletxean edota kultur etxean eman dezakete izena otsailaren 20ra arte eta gainerako herrietakoek otsailaren 21etik martxoaren 7ra arteko epea izango dute. Izena ematerakoan NANaren fotokopia, Osakidetzako txartelaren kopia eta sinatutako gurasoen baimena  aurkeztu beharko dira. Ordainketa apuntatzerakoan egin beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!