Asteasuko Gaztelekuak orientazio proba antolatu du urtarrilaren 25an, 17:00etatik aurrera. LH4tik aurrerako gazteek har dezakete parte, 4-5 pertsonako taldetan.
Arropa erosoa, ura eta frontala eramatea beharrezkoa izango da antolatzaileek aipatu dutenez. Izen emateak urtarrilaren 18ra arte egin daitezke Gaztelekuan bertan.