Parte hartze handia Elkartasun Krosean

Ataria 2024ko abenduaren 28a

130 herritar inguruk hartu dute parte IX. Elkartasun Krosean. Bildutako dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitatera bideratuko dute.

Elkartasun Krosa egin dute arratsaldean Asteasun. Aurtengoa bederatzigarrena izan da, eta 130 herritar inguruk hartu dute parte, gazteak eta haurrak 30 eta helduak ia 100. Izen ematearekin lortu duten dirua El Salvadorreko Segundo Montes komunitatea laguntzeko erabiliko dute.

Asteasuko plazan izan du irteera eta helmuga probak, eta hainbat mailatan aritu dira korrika. Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzat sariak banatu dituzte, eta parte hartzaile guztiek mokadutxoa izan dute probaren amaieran. 

IRABAZLEAK

  • Haurrak
    • Aratz Ruiz (Aduna)
    • Jare Imaz (Idiazabal)
  • Alebinak
    • Aner Epentza (Ikaztegieta)
    • Uxuri Landaberea (Asteasu)
  • Infantilak
    • Aritz Hermida (Zizurkil)
  • Kadeteak
    • Maddi Tejeria (Villabona)
    • Irati Tejeria (Villabona)
  • Jubenilak
    • Oier Tejeria (Villabona)
  • Helduak
    • Xabier Sanchez (Idiazabal)
    • Nagore Azkue (Tolosa)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!