Helduentzako ikastaroetan izen emateko aukera zabaldu dute

Ataria 2024ko abenduaren 26a

Izen emateak urtarrilaren 9ra arte egin daitezke kultur etxean eskura dauden orrietan.

Asteasuko Udalak helduentzako ikastaroak antolatu ditu 2025ean eta izen emateko epea zabaldu du. Urtarrilaren 9ra arte egin daiteke izen ematea kultur etxean eskura dauden orrietan. QR kodea ere zabaldu dute herrian ikastaroetan izen emateko. Ordainketa ikastaroko lehen egunean egingo dute parte hartzaileek.

Hauek dira antolatu dituzten ikastaroak:

  • Sendabelarra baratzea
    • Apirilak 28 (astelehena). 17:30 - 20:30.
    • Mixtoa. Euskaraz. Prezioa 3 euro.
    • Garbiñe Larrea.
  • Vivir sin amargarse
    • Urtarrilak 16, 23 eta 30, otsailak 6, 13 eta 20an (ostegunak). A taldea: 16:00 - 17:30 / B taldea: 18:00 - 19:30.
    • Emakumeentzat. Gazteleraz. Prezioa 5 euro.
    • Pepa Bojó
  • Batukada feminista
    • Urtarrilak 18, otsailak 1 eta 22 eta martxoak 29 (larunbatak). 10:330 - 13:00.
    • Emakumeentzat. Elebietan. Prezioa 5 euro.
    • Ainara Sarasketa eta Arantza Albizu
  • Autodefentsa feminista
    • Apirilak 12 (larunbata). 10:30 - 13:30.
    • Emakumeentzat. Euskaraz. Prezioa 3 euro.
    • Emagin elkartea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!