Agerre II.a harri jasotzailea hil da

Ataria 2024ko abenduaren 18a

Agerre II.a 1970. urtean Asteasuko plazan. Iturria: Kutxateka

Jose Antonio Lopetegi Aranguren, Agerre II.a, harri jasotzailea hil zen atzo, 94 urte zituela. Azpeitiarra zen jaiotzez, baina Asteasun bizi izan zen urte luzez, bertako alkate ere izan zelarik Frankismo garaian. 

Agerre II.a Azpeitiko Agerre-haundi baserrian jaio zen 1930. urtean. Harri jasotzaile bikaina izan zen, 1962an 100 kiloko harriari 22 jasoaldi eman zizkion minutu batean. Frankismo garaian eta sei urtez Asteasuko alkate izan zen.  Lau seme-alaba zituen eta horietako bik ibilbide oparoa egin dute kirol munduan; Julen Lopetegi eta Joxean Lopetegi, futbolari ohia eta entrenatzailea eta erremontista, hurrenez hurren.

Hileta elizkizuna bihar izango da 18:00etan, Asteasuko elizan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!