Ez du iaz jarri zuen marka hobetzerik izan Magunazelaiak, baina bigarrenari 2.000 kilo baino gehiago atera dizkio. Erakustaldia eskaini du bizkaitarrak, eta Asteasuko zaletuak sutan jarri ditu.
Jokin Eizmendi izan da bigarren sailkatua, 6.950 kilorekin. Zarauztarrak saio amaieran barkamena eskatu du, ez duelako egun erraza izan. 200 kiloko errektangularra Stepan Tsirkinek puskatu egin du, eta ondoren zetorren Eizmendi erabat lehiatik at geratu da, bere harria zelako, entrenamenduetan erabat erabiltzen zuena, eta ez duelako gainditu galera hori. Harri arrotzarekin aritu da lehen ariketa horretan, eta 7 jasoaldi eman dizkio.
Hirugarren posturako lehia estua zegoen Gari Garmendia eta Xabier Aranbururen artean. Azken hau aurretik iritsi da azkena ariketara, baina hor Garmendia bikain ibili da, bolari 19 jasoaldi emanez. Guzta, gainera, lesionatu egin da eta hor joan zaio hirugarren postua.
Bosgarren Imanol Royo sailkatu da, lan bikaina eginez. Ondorengo postuetan Sergio Mielgo, Stepan Tsirkin eta Gorka Etxeberria geratu dira.