Javier Iraola asteasuarrak bigarren egin du Gipuzkoako Odolki Txapelketan

Ataria 2024ko azaroaren 27a

Iraola –lehen ilaran laugarrena ezkerretik hasita- saria jaso ostean ateratako talde argazkiakn.

Ordiziako udaletxe azpian Gipuzkoako Odolki Txapelketa jokatu da gaur goizean, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatuta.

Gipuzkoako 13 harakin bildu ditu lehiaketak. Sari nagusia Beasaingo Olano harategiak jaso du eta Asteasuko Javier Iraolak bigarren egin du.

Sailkapena

  • Olano, 191 puntu.
  • Javier Iraola, 185,5 puntu.
  • Mujika, 153 puntu.
  • Beasainmendiko odolkiak, 151,5 puntu.
  • Kepa Loidi, 141,5 puntu.
  • Txarri Txiki, 141 puntu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!