Igandean ospatuko dute Muskerraren eguna Asteasun

Ataria 2024ko azaroaren 28a

Jarduera gehienak abenduaren 1ean egingo badituzte ere, aurreko egunean Gabriel Arestirekin antzerkia eskainiko dute, 18:30ean, udaletxean.

Ekitaldi sorta antolatu dute aurten ere Asteasuko Muskerraren egunean. Igandean, abenduaren 1ean izango dira jarduera gehienak, baina bezperan, larunbatean, Gabriel Arestirekin antzezlana ere eskainiko dute Kandido Uranga eta Inazio Tolosa aktoreek. Udaletxean egingo dute eta 18:30ean hasiko da.

Igandean, berriz, goizetik arratsaldera izango dituzte jarduerak: Muskerraren bidearekin hasiko dute eguna, eta Bernardo Atxaga idazlea izango da bertan azalpenak ematen; ondoren, iturriko apustua jokatuko dute. Goiza bukatzeko, berriz, Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoaz solasaldia eta liburu sinadura izango dituzte Adur Larrearekin.

Euskara ardatz
Euskararen egunaren harira, ekitaldia ere egingo dute, 13:30ean, plazan. Arratsaldean, berriz, bi solasaldi egingo dituzte: lehenak, 17:00etan, irudiak eta umorea izango ditu hizpide; eta, bigarrenak, 18:15ean, Gabriel Aretsi eta Juan San Martin izango ditu hizketagai, Atxagak gidatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!