Usarrabi berotu dute

Leyre Carrasco 2024ko azaroaren 22a

Iluntzean, Usarrabi frontoian, pilota jaialdiaz gozatzeko aukera izan da. Madina-Segurola bikoteak mendean hartu du Insausti-Karrera bikoa. Eta, Lizeaga-Urruzola gailendu zaizkie Alberdi-Aizpururi.

Lehen partida, 22-16ko markagailuarekin amaitu da Asteasuko Usarrabi pilotalekuan. Madina-Segura Insausti-Karrera baino gehiago izan dira.

Bigarren partida, 22ra jokatu beharrean, 25era luzatu dute. Eta, honela, azken emaitza Lizeaga-Urruzolaren aldekoa izan da, 25-22, Alberdi-Azpurua mendean hartuz.

Eskualdeko pilotarien presentzia nabarmena izan da, izan ere, zortzi pilotarien artean sei eskualdekoak direlako, eta hiru herritarrak gainera —Segurola, Urruzola eta Aizpuru—.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!