Pilota jaialdia antolatu dute biharko, Usarrabin

Ataria 2024ko azaroaren 21a

Esku pilota jaialdia antolatu du Asteasuko Udalak biharko. Herriko Usarrabi pilotalekuan jokatuko dituzte partidak, 19:30etik aurrera, eta eskualdeko pilotarien presentzia nabarmena izango da, zortzi pilotarien artean sei eskualdekoak direlako, eta hiru herritarrak.

Lehenengo partidan, etorkizuneko gazteen artekoan, Insausti tolosarra eta Karrera berrobitarra, Madina beasaindarra eta Segurola asteasuarraren aurka ariko dira. Bigarren partidan, nagusien mailakoan, Lizeaga astigartarra eta Urruzola asteasuarra, J. Alberdi zizurkildarra eta Aizpuru asteasuarraren aurka. Sarrera doan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!