Kulturarteko Festaren bueltako egitaraua osatu dute

Ataria 2024ko urriaren 17a

Aste osoan zehar ekimen ezberdinak egingo dituzte, ipuinak, hitzaldiak, filma emanaldiak eta mahai-inguruak izango dira.

Urriaren 27an egingo dute urteroko Kulturarteko Festa Asteasun eta egun horren bueltan beste hainbat ekintza antolatuko dituzte.

Urriaren 22an, asteartean, mundua ezagutzeko ipuinak izango dituzte, eta urriaren 24an, ostegunean, zurrumurru arrazistei aurre egiteko hitzaldia eskainiko du Begirune fundazioko Xabier Aierdik.

Urriaren 25ean, #Aquisisehacelucha dokumentala aurkeztuko dute Asteasun eta, ondoren, El Salvador eta nazioarteko kooperazioari buruzko mahai inguruan parte hartuko dute Euskal Fondoko Mikel Arrastoa eta Juanma Balerdik, herriko alkate Pili Legarrarekin batera.

Igandean egingo dute egun osoa iraungo duen Kulturarteko Festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!