Auzolanari esker egindako horma-irudia

Ataria 2024ko irailaren 30a

Arkaitz Uranga irudigileak egin du eta auzolanaren balioak islatzen ditu. Igandean inauguratu zuten.

Asteasuko Azokaren barruan, auzolanari eskainitako murala inauguratu zuten igandean.

Gazteek txosnan egindako lanari esker eta bertan lortutako diruarekin egin du Arkaitz Uranga irudigile ibartarrak horma-irudia. Auzolanaren balioak islatzen ditu. Arroz-esne lehiaketaren sari banaketaren ostean egin zuten inaugurazio ekitaldia eta Urangak horma-irudiaren inguruko argibideak eman zituen bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!