Trikitixa topaketa egingo dute gaztetxoentzat Asteasun

Ataria 2024ko irailaren 16a

Urriaren 25etik 27ra izango dira topaketak Otardi landa aterpetxean. Irailaren 29a baino lehen eman beharko da izena.

2004-2008 artean jaiotako gaztetxoek trikitixa topaketa batean parte hartzeko aukera izango dute Otardi landa aterpetxean, Asteasun, urriaren 25etik 27ra. Ikastaroan parte hartzen dutenek gonbidatuen bisitak izango dituzte.

Trikitixa elkarteak antolatzen duen ekimenean parte hartu nahi dutenek, trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzi beharko dute, irailaren 29a baino lehen. Informazio gehiago izango da Trikitixa.eus webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!