Eskolaz kanpoko jardueretan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2024ko irailaren 12a

Asteasun urrian lehen astean hasiko dira ikastaroak. Izen emateak irailaren 20ra arte egin daitezke eta argibideak eta informazioa kultur etxean emango dituzte, 626 23 58 84 telefonoan edota kultura@asteasu.eus helbidean.

Hauek dira umeentzako antolatu dituzten eskolaz kanpoko jarduerak.

  • Euskal Dantzak
    • HH4tik DBH1era
    • Astelehenetan: txikiak 16:30 - 17:15 / handiak 17:15 - 18:00
    • Ostiraletan: txikiak 16:30 - 17:15 / erdikoak 17:15 - 18:00 / handiak 18:00 - 19:00
    • Prezioa: egun bat 80 euro, bi egun 90 euro.
  • Eskulanak
    • HH4tik LH5era
    • Asteazkenetan: txikiak 16:30 - 17:15 / handiak 17:15 - 18:00
    • Prezioa: 100 euro
  • Antzerkia
    • HH5etik LH6ra
    • Asteartetan: txikiak 16:30 -17:15 / handiak 17:15 - 18:15
    • Prezioa: 85 euro
  • Panderoa
    • LH2tik LH6ra
    • Ostiral arratsaldeak eta larunbat goizak
    • Prezioa: 120 euro
  • Trikitixa
    • LH3tik LH6ra
    • Ostiral arratsaldeak eta larunbat goizak
    • Prezioak: lehen urtea 130 euro / bigarren urtea 150 euro

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!