Helduen ikastaroei bultzada eman nahi diete

Ataria 2024ko ira. 4a, 13:20

Izen emateak irailaren 23ra bitartean egin beharko dira. Kultur etxean eskura dauden izen emateko orriak bete beharko dira eta bertan entregatu.

Asteasuko Udaleko Berdintasun eta Kultura sailetik helduen ikastaroei bultzada berezi bat eman nahi diete. Horretarako eskaintza zabala antolatu dute behar eta aukera ezberdinetara egokitzeko asmoz. Emakumeentzako ikastaroak eta ikastaro mistoak izango dira, iraupen ezberdinetakoak eta gai eta publiko ezberdinei egingo diete leku.

Izen emateak irailaren 23ra bitartean egin beharko dira. Kultur etxean eskura dauden izen emateko orriak bete beharko dira eta bertan entregatu.

Ikastaroak
  • Emakumeen elkarlana sukaldatzen
    • Irailaren 28an, 10:00etatik 13:00etara
    • Andragorarekin elkarlanean antolatu dute saioa eta Mirari Errondosorok emango du euskaraz. Hondakinekin sortutako biomaterialak aztertuko dituzte. Doakoa da ikastaroa.
  • Laboreak
    • Urriaren 1etik aurrera asteartero 15:00etatik 17:00etara.
    • Puri Apariciok emango du ikastaroa gazteleraz eta joskintza eta beste hainba labore landuko dira. 175 euroko prezioa izango du ikastaroak.
  • Autoestima
    • Urriaren 3an, 17an eta 31n / azaroaren 14an eta 28an ostegunetan 18:00etatik 19:30era.
    • Pepa Bojok eskainiko du emakumeentzat gazteleraz. Jabekuntzaren gaineko gogoeta eta lanketa sustatuko dute bertan.
  • Batukada feminista
    • Azaroaren 9an eta 23an /Abenduaren 14an 10:30etik 13:30era larunbatetan.
    • Ainara Sarasketa eta Arantza Albizuk emango dute. Batukadako musika-tresnaren bat ikasteaz gain, emakumeen artean harremana izatea, gozatzea eta talde-lanean ikastea izango dute helburu. Ezda musika oinarririk behar parte hartzeko.

Urtarriletik aurrera, emakumeentzat autodefentsa feminista tailerra eta oinarrizko brikolajea emango dituzte, eta baita sendabelarren inguruko ikastaro misto bat ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!